XXXIII TORNEO PROMESAS CAFES BAQUE FINALEN AURKEZPENA Destacado

Martes, 09 Octubre 2018 12:25 //
Valora este artículo
(0 votos)

Atzo eguerdian aurkeztu zen komunikabideen aurrean XXXIII TORNEO PROMESAS CAFES BAQUE eskuz banakako finalak.

Aurkezpen ekitaldian Iñigo Gutierrez Cafes Baqueko ordezkaria, Iñaki Totorikaguenaga Iurretako udaletxeko ordezkaria eta Karmelo Ariznabarreta, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioko presidentea izan ziren. Bertan Xabier Santamaría federazioko kirol zuzendariak torneoko ezaugarri teknikoak eta kadete eta gazte mailako lau pilotarien ezaugarriak azaldu zituen. 

 

Urriaren 11n, arratsaldeko 19:00etan, Iurretako Olaburu pilotalekuan Bizkaiko kadete eta gazte mailako buruz buruko pilotari onenek txapela izango dute jokoan, beraz pilotazale guztioi finalera animatzen zaituztegu:

 

KADETEAK

EMALDI (ZEANURI) -   BEITIA (ZEANURI)

 

GAZTEAK

CORTAZAR (ORTUELLA) – ETXEITA (ZENAURI)

 

Iurretan ikusiko dugu elkar!