“LACTURALE” ENPRESA ETA “BIZKAIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN” ARTEKO ELKARLAN AKORDIOAREN AURKEZPENA, BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN EUSKAL PILOTA SUSTATZEKO Destacado

Miércoles, 31 Octubre 2018 09:51 //
Valora este artículo
(0 votos)

Pasa den urriaren 26an ostirala, eta Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hasiera dela eta, Federazioak lehendabiziko jardunaldi horretan parte hartu zuten pilotariekin taldeko argazkia ateratzeko aprobetxatu zuen, pasa den urriaren 3an “LACTURALE” esneki enpresarekin hitzartutako akordioaren berri emateko.

 

Lacturale Nafarroako abeltzainek sortutako elkartea da beraien izenpean esnea eta beste hainbat esneki ekoizten dituzte Ekoizpen Intetegratuan Ziurtatutako esnearekin, nazio mailan aitzindaria den sistema bat erabiltzen dute, kalitatezko esnea eta ingurumenarekiko errespetua bermatuz. Hamar urte betetzen du enpresa nafarrak eta urte guzti hauetan oso erlazio estua izan du gizartea, kirola eta osasunarekin. Guzti hau Bizkaian erakutsi nahi du orain “oso geureak” diren esnea eta pilota uztartuz.

 

Akordio honen bitartez, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioak, dirulaguntzaz gain, kirol materiala (kamisetak) eta enpresa laguntzailearen produktuak jasoko ditu, 2018/2019 denboraldian zehar jokatuko diren euskal pilota txapelketetan, eskola eta federatu mailetako kirolarien artean banatzeko.

 

 

El pasado 26 de Octubre viernes, y con motivo del comienzo del Torneo Escolar de Bizkaia, la Federación Bizkaina de Pelota Vasca aprovechó la oportunidad para realizar una foto grupal con los pelotaris participantes en dicha jornada con el objetivo de dar a conocer el acuerdo firmado el pasado 3 de Octubre con la empresa de productos lácteos “LACTURALE”.

 

Lacturale se trata de una sociedad de ganaderos de Navarra que comercializan su propia marca de leche y lácteos bajo la certificación de Producción Integrada, un sistema pionero a nivel nacional que garantiza una leche de más calidad y además respetuosa con el medioambiente. La empresa navarra que cumple su décimo aniversario siempre ha estado muy volcada con la sociedad, el deporte y la salud, y ahora también quiere demostrarlo en Bizkaia a través de un deporte tan tradicional y nuestro como es la pelota, al igual que la leche, tradicional y nuestra.

 

Fruto de este acuerdo, la Federación Bizkaina de Pelota Vasca, además de un patrocinio económico, recibirá material deportivo (camisetas) y productos de la empresa patrocinadora para repartir entre sus clubes y pelotaris escolares tanto federados en diferentes eventos de pelota vasca que se vayan organizando a lo largo de la temporada deportiva 2018/2019.