ESKUZ BINAKAKO ESKOLA MAILAKO TORNEOKO FINALAK/ TRINKETEA ETA ESKUZ BANAKAKO ESKOLA MAILAKO TORNEOAREN HASIERA Featured

Asteartea, 27 Otsaila 2018 15:42 // Eskolarra// 1013
Rate this item
(2 votes)

Pasa den Otsailaren 24ean, Eskola mailako Eskuz Binakako finalak jokatu ziren, Urrian hasitako Torneoari amaiera emanez.

Emozioz beteriko 8 final jokatu ziren jendez lepo zegoen Arrigorriagako Udal pilotaleku barriztuan.

 

Eskuz banakako torneoari asteburu honetan ekingo zaio eta bertan eskola adineko 800 pilotari inguru izango dira.

 

Eskuz banakako torneo honetako finalak, Maiatz erdialdean jokatzea aurreikusten dira. Gainontzeko eskola mailako finalak jokatuko diren toki berean, Aldundiak izendatutako datan.

 

Hurrengo asteburuan, Eskuz Banakako Eskola Mailako Torneoa hasteaz gain, Bizkaiko Trinkete Txapelketako Finalak jokatuko dira Erramintan (Paleta argentinarra eta larruzko pilota) eta Eskuz Binaka.

 

Goizez, 10:00etataik aurrera Erramintako finalak jokatuko dira Bilboko Bizkaia Trinketean eta arratsaldez, 16:00etatik aurrera, eskuz binakako 5 finalak jokatuko dira Abadiñoko Tornosolon.

 

Honek ez du etenik!!!