ZITA GARRANTZITSUAK ASTEBURUAN

Martes, 19 Junio 2018 07:22

 

Asteburu benetan bizia datorkigu Bizkaiko pilotazaleoi. Jarraian zita garrantzitsu  hauek laburbiltzen saiatuko gara.

Esku pilotako Herrien Arteko Torneoari dagokionez, ostegun honetan 19:00etatik aurrera material hautaketa eta komunikabideen aurreko agerraldia burutuko da Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuan, Markinak eta Zornotzak jokatuko duten finala aurkezteko. Final hau Igandean izango da, Ekainak 24, 5etatik aurrera.

 Erremintako Herrien Arteko Torneoari dagokionez, larunbatean Bedian, eta igande goizean Barakaldo eta Arrigorriagan, frontenis, gomazko paleta, larruzko paleta eta pala motzeko finalak jokatuko dira. Hainbat udalerri daude txapelketaren lehian.

Ostirala arratsaldean, bostetatik aurrera, Bilboko Club Deportivoko pilotaleku nagusian, ateaz zabalik izango dira nahi duten umek bertara hurbildu eta haiei eskainitako ekintzaz beteriko jarduerez goza dezaten.

Igande goizean pilota jaialdia izango dugu Bedian, bertan sortu berri den eskolako pilotari gazteak estreinakoz arituko dira eta nesken partidu bat ere izango da. Bukatzeko afizionatu mailan gorenean dabiltzan pilotariek partidua jokatuko dute.

Partidu eta jardueraz beteriko asteburua pilotazaleontzat.

 

 

IMPORTANTES CITAS PARA EL FIN DE SEMANA

Intenso fin de semana pelotazale el que se nos presenta para la pelota bizkaina, con diversas citas importantes que os pasamos a resumir.

En referencia al Torneo Interpueblos de Mano tenemos el jueves a las siete de la tarde, en el frontón Amorebieta IV de Zornotza, el acto del apartado de material y la presentación antes los medios de comunicación de la gran final entre Markina y Zornotza que se disputará el domingo 24 a las cinco de la tarde.

En referencia al Torneo Interpueblos de Heramienta, el sábado en Bedia y el domingo por la mañana en Barakaldo y Arrigorriaga, se pondrán en juego las finales de frontenis, paleta goma, paleta cuero y pala corta, con diversos municipios en lucha.

Por otra parte el viernes por la tarde, desde las cinco, en el frontón principal del Club Deportivo de Bilbao, tendremos una jornada de puertas abiertas, para que se acerquen hasta el frontón de la Alameda de Rekalde cuantos niños deseen para poder disfrutar de una jornada repleta de actividades dedicadas hacia ellos.

El domingo por la mañana tendremos en Bedia un gran festival de pelota, en el que se estrenarán los jóvenes pelotaris locales de su recién creada escuela, así como de un partido de chicas y otro encuentro de aficionados de primer nivel.

Intensa actividad la del fin de semana.

Ekainaren 22 eta 28an Bilboko Klub Deportivoko frontoian, Euskal Pilota jardunaldiak ospatuko direla informatzen dizuegu. Alameda Rekalde 28an.

  

8 eta 14 urte bitartekoei zuzenduta:

 

  • EKAINAK 22: 17:00 – 19:00
  • EKAINAK 28: 17:00 – 19:00

 

 

ATE IREKIKO JARDUNALDIAK

DOAHAKO JARDUERA

 

 GONBIDATUTA ZAUDETE!!!

 

 

 

 

 

Informamos que los días 22 y 28 de junio se celebraran las jornadas de Pelota Vasca en el Frontón Club Deportivo de Bilbao. Alameda Rekalde 28.

 

Para niños de 8 y 14 años:

 

  • 22 de JUNIO: 17:00 – 19:00
  • 28 de JUNIO: 17:00 – 19:00

 

JORNADA PUERTAS ABIERTAS

ACTIVIDAD GRATUITA

 

  

ESTAIS TOD@S INVITAD@S!!!

 

Zeanuri eta Markinako frontoiek eta Abadiñoko trinketeak jasoko dituzte eskolarteko azken finalak denboraldi on bati agur esateko. Bertan izango dira modalitate eta maila ezberdinetako kirolariak. Gure esker ona adierazi nahi diegu, parte hartu duzuen guztioi ( pilotariak,entrenatzaileak, epaile delegatuak,etab).

 

Pasa den asteburuan paletako txanda izan bazen, larunbat goizean, 10etatik aurrera emakumezkoen eskuz banakako hiru finalak izango ditugu eta baita kimuen bost finalak ere. Arratsaldeko 4terdietatik aurrera, haur mailako bost finalak jokatuko dira.  Partidu guztiak eskuz banakakoak izango dira.

 

Larunbatean baita ere, baina Markinako “Uni” frontoian  kimu eta haurren mailetako finalak jokatuko dira zesta puntan.

 

Igandean trinketekoen txanda izango da. Abadiñoko trinketeak kimu eta haur mailetako eskuz binakako finalak hartuko ditu. Gomazko paletako bi mailak eta gizonezkoen larruzko paletako finalak ere jokatuko dira hamarretatik aurrera hasiko den jaialdian.

 

Finalista guztiei zorte ona eta jardunaldiaz gozatzea opa diegu. Era berean, finaletara iritsi ez direnei Euskal Pilota praktikatzen jarraitzera animatzen diegu.

 

 

 

 

FINALES ECOLARES EN ZEANURI,MARKINA Y ABADIÑO.

Los frontones de Zeanuri y Markina, así como el trinkete de Abadiño, serán los escenarios en donde se disputarán las últimas finales escolares, como colofón a una buena temporada por parte de todos los participantes en las distintas modalidades, categorías y niveles. A todos los que habéis tomado parte, (pelotaris, entrenadores, delegados jueces etc.) nuestra felicitación por vuestro buen hacer.

 

Si el fin de semana pasado le tocó el turno a las modalidades de paleta, el sábado por la mañana en Zeanuri, desde las diez de la mañana, tendremos las tres finales de mano individual femenina y seguido, las cinco finales de la categoría alevín. Ya por la tarde, desde las cuatro y media, se disputarán las cinco finales de la categoría infantil. Todos los encuentros serán en la modalidad de mano individual.

 

También el sábado, pero en el frontón de Markina, (la “Uni” se abre para los escolares), se jugarán las finales de cesta punta en las categorías de alevines e infantiles.

 

Ya para el domingo, el trinkete entra en escena. El trinquete de Abadiño albergará las finales de mano parejas alevín e infantil, paleta goma femenina en sus dos categorías y las dos finales de paleta cuero chicos, en un festival que dará comienzo a las diez de la mañana.

 

A todos los finalistas desearles mucha suerte y que disfruten de la jornada, mientras que a los que no han llegado a las mismas que no decaigan y que sigan practicando con gusto y agrado nuestro deporte. La pelota vasca.

BIZKAIA CUP ERRAMINTA ETA DERIO KOPA 2018 FINALETAKO EMAITZAK

 

Pasa den ostiralean ospatu ziren Armintzako frontoian Erremintako Bizkaia Cup Torneoko finalak, bertan hurrengo emaitzak eman ziren:

PALETA 3.:                         ZALLA, N.P.; DANAK BAT, 35.                   

PALETA 2.:                         LAGUN ARTEA “C”, 25; OLARRETA, 25.                                 

PALETA 1.:                         LAGUN ARTEA, 26; IRTXAN “B”, 35.       

PALA motza:                    DEPORTIVO, 40; GETXO, 33

 

 Larunbatean eskolarteko kirolarien ordua izan zen Zeanurin, bertan goma eta larruzko paleta finalak jokatu ziren. Giro bikaina izan zen egun osoan zehar eta pilotariek maila itzela erakutsi zuten. A zer nolako maila duten eskolarteko gure kirolariek!!

 Igande goizean Esku Pilota D torneoko finalak jokatu ziren. Bertan ikastetxeek jokatzen dute eta ondoren frontenisekoen txanda izan zen. Final hauek ere Zeanurin jokatu ziren.

 Igande arratsaldean, bosgarren urtez jarraian, Eskuz Banakako Derio Kopa 2018 Kluben Arteko Finalak jokatu ziren Derioko udal kiroldegian. Partidu ederrak ikusi ziren “kaiolan”.

 

Hemen dituzu finalen emaitza guztiak:

 

KADETE:                              EMALDI (Joko Alai), 9; ERKIAGA (Joko Alai), 22.

GAZTEA:                             ATUTXA (Erdu), 22; EGUREN (Atxondo), 19.

U-22:                              AGIRREAMALLOA (Markina), 22; AURREKOETXEA (Lemoa), 15.

NAGUSIA:                          LEGORBURU (Galdakao), 22; AURTENETXE (Lezama), 11.

 

Datorren asteburu honetan eskola mailako finalak izango ditugu Zeanurin (eskuz banaka)  eta Markina-Xemeinen (zesta). Igandean trinketeko finalak izango dira Abadiñoko Tornosolo trinketean.

 

Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Armintza, Derio eta Zeanuriko Udalei eta nola ez, udalerri horietako klubei asteburuan egindako lan guztiagatik. Beraien lanik gabe ezinezkoa litzateke jardunaldi guzti hauek antolatzea!

 Benetako pilotaz gozatzeko asteburua!

 

 

 

Este pasado viernes, se disputaron las finales del Torneo Bizkaia Cup de Herramienta, en Armintza en donde se obtuvieron los siguientes resultados:

 

PALETA 3ª:                         ZALLA, N.P.; DANAK BAT, 35.                   

PALETA 2ª:                         LAGUN ARTEA “C”, 25; OLARRETA, 25.                                 

PALETA 1ª:                         LAGUN ARTEA, 26; IRTXAN “B”, 35.       

PALA CORTA:    DEPORTIVO, 40; GETXO, 33.                      

 

El sábado, era la hora de los escolares, en donde se disputaban las finales de paleta goma y paleta cuero en el frontón de Zeanuri. Gran ambiente durante todo el día y lo más importante, el nivel mostrado por las y los pelotaris a lo largo de todo el día. Espectacular como juegan los escolares de herramienta!!

El domingo a la mañana, se jugaron las finales del Torneo Mano D, en donde participan centros escolares y seguido jugaron los pelotaris de frontenis. Estas finales también se disputaron en el frontón de Zeanuri.

El domingo por la tarde, por quinto año consecutivo, se disputaron en el frontón municipal de Derio, las finales del Cpto. Bizkaia de Clubes Mano Individual Kopa Derio 2018, en donde se pudieron ver grandes partidos dentro de “la jaula”.

 

Aquí tenéis los resultados de las finales:

 

KADETE:                              EMALDI (Joko Alai), 9; ERKIAGA (Joko Alai), 22.

GAZTEA:                             ATUTXA (Erdu), 22; EGUREN (Atxondo), 19.

SUB-22:                              AGIRREAMALLOA (Markina), 22; AURREKOETXEA (Lemoa), 15.

NAGUSIA:                          LEGORBURU (Galdakao), 22; AURTENETXE (Lezama), 11.

 

Y este próximo fin de semana, también tendremos varias finales escolares tanto en el frontón de Zeanuri (mano individual) como en el de Markina-Xemein (cesta). El domingo será la hora de las finales de trinkete, que este año se disputarán en el trinkete Tornosolo de Abadiño.

 

Desde la Federacion queremos agradecer a los Ayuntamientos de Armintza, Derio y Zeanuri y como no, a los clubes de dichas localidades el trabajo realizado durante todo el fin de semana, ya que sin todos ellos sería imposible organizar toda esta actividad de pelota!

 

Fin de semana de los de pelota de verdad!

 

Vamos a por el siguiente!

Gaur goizean burutu da Maiatzaren 13an, igandea, Derioko udal pilotalekuan burutuko den  Bizkaiko Lau t´erdiko-Derio Kopa Txapelketaren aurkezpena.

Aurkezpen ekitaldian izan dira finalera sailkatutako pilotariak, Nekane Aiartza Derioko Udaleko kirol zinegotzia eta Karmelo Ariznabarreta Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentea.

Honez gain, asteburuan beste jarduera batzuk ere izango ditugu. Ostiral arratsaldean Bizkaia Cup-eko finalak jokatuko dira Armintzako frontoian. Bertan izango dira 1.,2., eta 3. Paleta mailen eta pala motzeko finalak. Arratsaldeko seietan emango zaio hasiera jaialdiari.

Larunbatean Eskola Mailako lehen finalak jokatuko dira. Paleta modalitateko final ezberdinak goizez eta arratsaldez jokatuko dira Zeanuriko frontoian.

 

 

 

En la mañana de hoy ha tenido lugar el acto de presentación del Cto. de Bizkaia del cuatro y medio Copa Derio, que se disputarán lo domingo 13 de Mayo en el frontón municipal de Derio.

En el acto de presentación han estado presentes algunos de los pelotaris finalistas, así como Nekane Aiarza Concejal del Ayuntamiento de Derio  y Karmelo Ariznabarreta Presidente de la Federación Bizkaina de Pelota Vasca.

Igualmente durante el fin de semana tendremos más acontecimientos. El viernes por la tarde se disputarán en el frontón de Armintza las finales de la Bizkaia Cup en las modalidades de paleta 3ª, 2ª, 1ª y pala corta. Las finales comenzarán a las seis de la tarde.

Para el sábado tenemos las primeras finales del Torneo Escolar. En horario de mañana y tarde en el frontón de Zeanuri se disputarán las distintas finales de la modalidad de paleta

BIZKAIKO ESKOLA KIROLAREN JOKOAK 2018

Miércoles, 09 Mayo 2018 11:15

 

Datorren Maiatzaren 13an, Lau terdiko Eskuz Banakako Kluben Arreko Finalak-Derio Kopa 2018 jokatuko dira.

Martxoaren 25ean hasitako torneoari igandean emango zaio bukaera. Bertan, 166 pilotari izan dira, kadete,gazte,U22 eta senior mailetan banaturik.

Torneoaren aurkezpena Maiatzaren 9an burutuko da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Martin Barua Picaza Kaleko 27.zenbakiko Kirol Etxeko Areto Nagusian. Bertan izango dira bestean beste, Nekane Aiarza Derioko Udaleko Kirol Zinegotzia eta Karmelo Ariznabarreta Bizkaiko Euskal Pilota Federazioko Presidentea.

 

 

Este próximo domingo 13 de Mayo a partir de las 16:30 horas, tendrán lugar las finales del Campeonato de Bizkaia de Clubes Mano Individual 4 ½ Kopa Derio 2018.

El Torneo dio comienzo el pasado 25 de Marzo y finaliza este próximo domingo, en el cual han participado 166 pelotaris, repartidos en categorías cadetes, juveniles, sub22 y seniors.

La Presentación del Torneo se realizará este próximo miércoles 9 de Mayo a las 12:00 horas, en el salón de Actos de la Casa del Deporte de Bilbao, sita en Martin Barua Picaza 27, Bilbao, en donde estarán entre otros/as, Nekane Aiarza, concejala de Deportes de la localidad de Derio y Karmelo Ariznabarreta, Presidente de la Federación Bizkaina de Pelota Vasca.

 

 

 

 

 

Página 1 de 10