PILOTAREN DIAGNOSTIKO SAIOA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 08-(e)an 11:32etan

Bizkaian pilotaren gaur egungo egoeragatik , Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak Diagnostiko-Eztabaida-Hausnarketa jaurdunaldi bat antolatu du. Bertan, eskola kirola, kirol federatua eta erakundeek egindako lana, hala nola, pilotak Bizkaian duen zabalkuntzari buruz eztabaidatuko da.

 

Saioa ondoko egun eta tokian ospatuko da:

 

Eguna: 2012ko otsailak 25

Ordua: 10:30etan

Tokia: Meatzari Aretoa (Muskiz)

 

 
ESKOLA KIROLEKO MONITOREENTZAKO ON-LINE IKASTAROA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2012(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 16:30etan

Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Eskola Kiroleko Monitoreak izeneko ikastaroa antolatu dute, nagusiki, lehiaketetan parte hartzen duten taldeen edo kirol ekintzetan hasi berriak diren taldeen arduradun teknikoak trebatzeko helburuarekin.

 
UDABERRI TXAPELKETA HASTERA DOA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 08:54etan

Asteburu honetan Udaberri txapelketa hasiko da, inoiz izan ez duen partehartze handienarekin. Aurtengo Udaberri txapelketa honetan, mila pilotari inguru partehartuko dute.

 

Eskuzko jokamoldeetan binaka jokatuko da, A eta B mailetan, kadete, gazte eta nagusi kategorietan. Beste jokamolde guztietan nagusi kategorian jokatuko da, hau da, larruzko paletan, gomazko paletan, pala motzean, zestapunta eta frontenisean. Gure neskek ere, gomazko paletako jokamoldean partehartuko dute. Maila honetan, txapelketa irabazteko nahiean hamabi bikote apuntatu dira.

 

Udaberri Txapelketa, aste honetan hasi eta apirila aldera amaituko da, txapelketako finalak Aste Santuko oporrak eta Herriarteko Txapelketa baino lehen jokatuko direlarik.

 

Udaberri txapelketa martxan dago, sorte on danori !!

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Babesleak