|
Atzo goizean Bilboko El Corte Ingles-ean, BIZKAIKO XXI. KLUBEN ARTEKO “EL CORTE INGLÉS SARIA” TXAPELKETAREN AURKEZPENA burutu da.
Aurtengo edizioan mila pilotari baino gehiago eta Bizkaiko klub guztiek parte hartuko dute.
Txapelketa honetan larruzko paleta, gomazko paleta, pala motza, zestapunta, eskuz banaka, eskuz binaka eta fronteniseko jokamoldeak jokatzen dira. Hau da, hau da, Euskal Pilotako jokamolde guztiak erremonte eta xarea izan ezik, gaur egun Bizkaian praktikatzen ez direlako.
Pilotariak kadete, gazte, 22 azpiko eta nagusi kategorietan banandurik daude.
Txapelketa asteburu honetan hasiko da eta finalak abenduan izango dira, 16, 17 eta 18ko asteburuan.
Esan beharra dago aurtengo honetan herramintako jokamoldeetan aurreko urteekin talde kopurua handitu dela hala nola eskuz binaka nagusi mailan, aurten 40 taldeekin.
Txapelketaren aurkezpenean, El Corte Inglesaren ordezkari bezala Jose Carlos Ramos egon zen. Berarekin batera Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzako presidentea, Juan Antonio López eta Federazioko idazkari nagusia, Joaquín Alonso.
Web orrialdean txapelketaren nondik norakoak ageri dira eta informazio gehiago nahi izatekotan gurekin kontaktuan jarri zaitezke.

|