BIZKAIKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA AMAITZEAR DAGO PDF fitxategia Inprimatu E-posta
bizkaiapilota-k idatzia   
Astelehena, 2011(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 15:25etan

Aste honetan zehar hainbat herrietan Bizkaiko XXVI. Kluben arteko “El Corte Ingles Saria”-txapelketaren finalak jokatuko dira.

 

Txapelketa honetan lau hilabetez astebururo partiduak jokatu izan dira eta aste honetan txapelketa bere amaiera heldu da.

 

Final guztietako lehendabiziko partidua, palako jokamoldean, Mungian jokatuko da, hilaren 13an, asteartea. Behin palako finala burutu ostean, ostegunean Zaldibarren eskuz binakako gazte eta nagusi berezi kategoriko finalak jokatuko dira, gaueko 20:45etatik aurrera. Zaldibarren jokatuko diren bi partiduak Eitb-en ikusteko aukera izango duzue.

 

Aste honetako ostiralean, alde batetik Ortuellako pilotalekuan, kadete, 22-azpiko eta nagusi mailetako eskuz binakako finalak jokatuko dira. Egun berean, arratsaldeko zazpi ta erdietan, Sopelan gomazko paletan, neskak txapela irabazteko nahiean lehiatuko dira. Azkenik, Zierbenan jokamolde berean, gizonezkoen finalak jokatuko dira.

 

Larunbatean, Abenduak 18an lau pilotaleku ezberdinetan finalak izango ditugu. Goizean, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, zesta jokamoldearen hiru kategoriko finalak burutuko dira. Aldi berean, Sopelan larruzko paletako finalak ikusteko aukera izango duzue edo nahi izanez gero, frontenisa, Bilboko La Esperanza pilotalekuan. Arratsaldez, frontenisarekin amaituko dugu, berriro ere finalak Sopelako pilotalekuan jokatuko direlarik.

 

Azkeneko finalak pala motzakoak izango dira; igandean Sestaoko Las Llanas pilotalekuan burutuko dira.

 

Egutegietan final guztiei buruzko informazio gehiago duzue.

 

Ikusten duzuenez, ostegunetik igandera, Bizkaiko hainbat herrialdeetan Kluben Arteko " El Corte Ingles Saria" Txapelketaren finalak gozatzeko aukera izango duzue.

 

Txapelak jokoan daude, sorte on danori !

 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2011(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 15:44etan
 

Babesleak