BIZKAIKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA AMAITU DA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
bizkaiapilota-k idatzia   
Asteartea, 2011(e)ko abendua(r)en 20-(e)an 10:40etan

Bizkaiko Kluben Arteko “El Corte Ingles Sari Nagusia” pasaden asteburuan bere amaierara heldu zen, Bizkaiko kluben artean 20 bat txapela banandu ostean.

 

Bizkaiko Txapelketaren finalak Mungian hasi ziren non Sestaoko Lagun Artea klubeko pilotariek Kurene pilota taldea menperatu ondoren (45-39) palako jokamoldean. Final horretako 4 pilotariek joko erakustaldi handia eman zuten. Hurrengo finalak Zaldibarren izan ziren, eskuz binakako finalak, gazte eta nagusi berezi kategorietan hain zuzen ere. Lehendabiziko partiduan, Arrakundiagako pilotariak markinatarrak menpean hartu zuten 22-19ko markagailuarekin. Nagusietan berriz, galdakoztarrek irabazi zuten 22-19 Usansoloko bikotearen aurka. Zaldibarren jokatu ziren partiduak pasaden astelehean Eitb-en eman zituzten eta horretaz aparte, www.betjaialai.com web orrialdean ikusteko aukera duzue, orri horretako telebista atalean.

 

Gomazko paletako finalak Zierbenan eta Sopelan izan ziren. Zierbenan Getxo eta Lea Ibarrako taldeak txapelak lortu zituzten, Betiko eta Sopelako taldeak menperatu ostean. Neskak, Sopelan izan ziren. Bigarren mailan bertako neskak (Kurene) txapela lortu zuten Lea Ibarraren aurka (30-21). Arratsaldeko bigarren partiduan, lehen mailan, Tornosolok txapela lortu zuen 30-25 Lea Ibarra-ren aurka irabazi ostean.

 

Sopelan ere, larruzko paletako finalak jokatu ziren non Danak Bat eta Lagun Artea-ko pilotoriek txapela lortu zuten Armintza eta Lagun Artea-ko bikoteak menpean hartu ondoren.

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2011(e)ko abendua(r)en 20-(e)an 11:58etan
 

Babesleak